Joan de azaroan, ESK-k, STEILAS sindikatuarekin batera, Isuri matxistei stop! kanpaina plazaratu zuen. Ekimen honen bidez, sindikatu biok hedabideak, sortzaileak direnez gero, ohartarazi nahi izan genituen iritzi eta emakumeok pairatzen ditugun hamaika indarkerien normalkuntzan duten erantzukizunari hel egin. Eta era berean salatu hedabideek emakumeei ematen diguten umiliazio, mespretxu eta diskriminazio sistematikoa.
ESK-k hedabideetan eduki matxistadun albisteak etengabe salatzen ditu, baita hainbat publizitate-kanpaina pribatu zein publiko, ziur jakin badakigulako eduki matxistadunen hedatzeak emakumeenganako indarkeria dakarrela. Kanpaina horren bidez mezu hauen plazatzearen erantzuleak senailatu nahi izan genituen eta jendea animatu isuri matxista hauek sala ditzan.
Bistan da administrazio publikoek (Emakunde, EAE eta Nafarroako Arartekoak, INAI...) heuren erantzukizunak heuren gain hartu beharko lituzketela, gelditasunean jarri baitira garbi eta argi, isuri matxista guzti hauekin ados agertzen direlarik. Gure sindikatuak erakunde eskudunetan aurkeztutako erreklamazio ugarien ostean, instituzioen pasibotasuna eta ondoriozko konplizitatea salatu behar ditugu berriro ere; instituzioek, gure eskubideak defendatu beharrean, emakumeen irudi guztiz desitxuratu bat onartu eta betikotzen dute, gizon eta emakumeen arteko desberdintasunak betikotuz.
Gure sindikatuak borrokatzen jarraituko du mezu hauek ez daitezen eman eta organo eskudunak presionatuko ditugu duten eginkizunarekin bete dezaten. ESK-k instituzioei luzatzen dien mezua garbi eta argia da:
Martxa honetan, berdintasunak jai!
|
No hay comentarios:
Publicar un comentario