“HAURDUN NAGO, NAGUSIARI ESANGO AL DIOT?”.
Emakumeok aldi oro presionatuak gara gure amatasun posiblearengatik, enpleguaren arloan ere. Gazteenak ama izateko ala ez izateko duten nahiari buruz itaunduak dira, eta guztiz pribatua dena arazo bihurtzen da eragindua eta honen kideentzat.
“10 URTE LANEAN ETXE HORRETAN ETA ORAIN KALE GORRIAN LANGABEZIARIK ETA KALTE-ORDAINIK GABE”.
Etxeko langileen sektorea feminizatu eta prekarioenetako bat da. Pairatzen dituzten lan baldintza penagarriei gehitu behar zaie kaleratuak direnean Gizarte Segurantzatik borondatezko baja hartzera behartuta daudela, eskubide eta indemnizazioez gabetuz.
“KANDIDATURIK EGOKIENA NAIZELA; BAINA EZ DAGO JANTZIRIK EMAKUMEENTZAT. EZ ADARRIK JO!”.
Ohikoa da emakumeak kontratatzen ez dituzten enpresek argudiatzea ez dutela komunik emakumeentzat edo prestakuntza eza sektore batzuetan.
“ETA ZER AXOLA ZAIO GIZA BALIABIDEETAKO HONI EZKONDUTA NAGOEN ALA EZ?”.
Lan elkarrizketetan galdera ohikoenetako bat emakumeen egoera zibilari dagokiona da zein emakumearen asmoa edo iritzia amatasunari buruz. Galdera pribatuak, gizon bati inoiz egiten ez dizkioten galderak eta gure aukerak baldintzatzen dituztenak.
“20 URTE ENPRESAN ETA EZ DIDATE INOIZ IGOTZERIK ESKAINI. RAMON HELTZEN DA ETA URTE BAT BAINO LEHENAGO ARDURADUNA DA”.
Emakumeok, akademikoki, gizonak baino hobeto prestatuta gaude, eta hala ere, prestakuntza edo igotzeko aukera ukatzen dizkigute enpresan, gure lankide gizonezkoak, aldiz, lehenak dira buruzagitza-lanak betetzen.
“ESAN OHI DIDATE EZ ZIDATELA KONTRATUA LUZATU... BAINA KONTRATATU DITUZTEN GIZONEZKO GUZTIAK LANADI OSOKO KONTRATUEKIN ARI DIRA”.
Ez da batere arraro entzutea emakumeok lanaldi murriztuak aukeratzen ditugula lana eta bizitza kontziliatu ahal izateko, baina errealitatea oso bestelakoa da, lanaldi murriztuak dituztenen gehienek lanaldia luzatuko lukete ahal izango balute.
“ZERGATIK EZ ZARA FEMENINOAGO JANZTEN? AKASO ESATEN DIET ZER IRUDITZEN ZAIDAN DUTEN ITXURA ALA?
Emakumeoi gure itxura fiskoarengatik mespretxatu eta baloratzen zaigu, eta ez enplegu bat burutzeko gure gaitasunarengatik.
“ITXURA ONA DIOTE... 20 URTE ETA 36KO TAILUA ESAN NAHIKO DUTE”.
Lanpostu jakin batzuetarako ezinezkoak eta kriminalak diren edertasun-kanoak bete behar ditugu.
“GIZONEZKOA BEHAR DA KAMIOIA ERAMATEKO. ZER GERTATZEN DA? KAMIOIA GIDATZEKO NIRE KARNETAK EZ DUELA BALIO ALA?
Indarrean darrai lanen banaketa sexuala. Emakumeoi enplegu batzuk ez dizkigute ezta eskaintzen, beste enplegu batzuk, aldiz, badirudi guk bakarrik bete ditzakegula.
Emakumeok gure lantokietan egunero jasaten dugunaren adibide batzuk baino ez dira. Emakumeok ez genuke inon diskriminatuak izan behar, hori esaten digute behintzat, baina errealitatea oso bestelakoa da. Legeak babesten gaitu, baina inor ez da arduratzen legea bete dadin, eta aldiro-aldiro diskriminatuak izaten jarraitzen dugu, lan esparruan ere. Normalizatutako egoerak dira, pertsona askok normaltzat dituztenak.ZURI ERE NORMALA IRUDITZEN BAZAIZU, ARAZO BAT DUZU.
Ugazabak eta langileak dira enpresetan ematen den genero-desberdintasunaren iraunazatearen erantzuleak, eta Gobernuak konplizeak matxismoa deseuztatzeko behar diren neurriak ez hartzeagatik. LEGEAK EZ DUTE EZERTARAKO BALIO BETETZEN EZ BADIRA.
|
No hay comentarios:
Publicar un comentario